Ikasleen gozamenerako liburutegia erabiltzen hasten da.

Egun on!

Urtarrilaren 29tik aurrera ikasleen gozamenerako liburutegia erabiltzeari ekingo zaio.

Guztion lekua denez, garrantzitsua da honako hauek kontuan hartzea:

  • Urtarrilaren 29an hasiko da Astelehen eta OStegunetan 17etatik-19etara.
  • ERABILTZEN DEN LIBURU BAKOITZA BERE LEKUAN UTZI BEHAR DA. Ordena garrantzitsua da.
  • Liburutegi erabilera da, EZ LUDOTEKA erabilera.
  • Gende asko badago aldi berean, gehienez ordubeteko erabilera.
  • Heldu bat lau txikiko.
  • Osotara gehienez 16 pertsona.
  • Arduradunek sarrerak eta irteerak kontrolatuko dituzte.
  • Sarrerak liburutegiko sarreran emango dira, edukiera kontrolatzeko.
  • Sarrerak Buztin eraikineko ate berdetik izango dira. Atezaindegia izango da atea irekiko duena. Une horretan ez badaude, arduradun bat izango da atera jaitsiko dena, norbaitek sartu nahi badu.
  • Aulkitxo batekin sartuz gero, arduradunei jakinarazi igogailua aktibatu ahal izateko.
  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak heldurik gabe joan ahal izango dira.

KONTUAN IZAN PROPOSAMEN BERRIA DELA. AURRERA EGIN AHALA, BEHARREZKOA DENA ALDATUKO DA.

BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU LIBURUTEGIA IREKITA DAGOEN TXANDETAN ARDURADUN LANA EGITEKO.

PARTE HARTU NAHI BADUZUE, idomas@buztinkolore.org HELBIDERA IDATZI, IZEN ETA TELEFONO ZENBAKIAREKIN.

Zalantzetarako eta iradokizunetarako ere idatz diezagukezue.

Eskerrik asko.

Accede ahora a tu cuenta

Sartu orain zure kontuan