Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Luis Mendozak PAI Interes Sozialeko Diagnostiko txostenaren ondorio batzuk ezagutarazi zituen pasa den astean, Ingelesez Ikasteko Programa ebaluatzeko dokumentatutako prozesua esteka honetan kontsulta daiteke: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno/plan-evaluacion-del-alumnado-que-cursa

 

Azterketatik, kontseilariaren iritziz, bi ondorio ateratzen dira argi eta garbi: alde batetik, hezkuntza-komunitatearen zati handienak PAI programarekin jarraitu nahi duela, eta bestetik, ondorioztatu da “hezkuntza-komunitatearen ekarpenekin Programaren berrikuspena egitea beharrezkoa zela gabeziak eta akatsak hautemateko, eta beharrezkoak diren irtenbideak bilatzeko”.

 

Azterketaren inkestetan gure Guraso Elkartea eta PAI eta British ikastetxe guztiek parte hartu dute.

 

PAIren ezarpenarekiko dagoen asebetetze-maila handiagoa da programaren lehenengo urteetan sartu ziren ikastetxeetan, eta gabeziak handiagoak dira PAI programari azken bi urteotan heldu ziotenetan.