GAZTELANIA
ASTEAN EGUN BAT
Asteartea 17:00-18: 00
edo
Osteguna 15:30-16: 30
Mugimendu artistikoa esploratzea gustuko duten haurrei zuzenduta dago jarduera hau; abileziez gozatzen dutenei edo, kontrara, beldur edo lotsa sentitzen dutenei eta adierazpenaren bidez sentimendu horiek gainditu nahi dituztenei. Lehenengo zatian gorputza berotuko dugu, dantza-teknika eta jolasak egingo dira. Bigarren zatian akrobaziak eta oztopoen bidezko lana izango dira, gaitasun motorretan sakontzeko. Saioaren amaieran, gorputz-adierazpena eta mugimendu artistikoa landuko ditugu talde-koreografien eta inprobisazio-ariketen bidez.
