GAZTELANIA
Astearteetan 17:00etatik 18:00etara
Dantza egitea, koreografiak sortzea, erronkak eta oztopoak gainditzea eta mugimenduan segurtasuna, kalitate artistikoa eta adierazpena lortzea gustuko duten haurrei zuzenduta dago. Mugimenduaren eta dantzaren teknika lantzen da (balet, dantza garaikidea, mugimendu akrobikoak eta dantza modernoarekin). Inprobisazio-ariketen bidezko esplorazio eta ikerketa artistikorako denbora eta aukera eskaintzen da, eta sormen-prozesuetan parte hartzen dute, hau da, beren eszena propioak sortzen dituzte, bai banaka bai taldeka, jarraipen profesional eta arduratsuarekin. Ikastaroa amaitzean, taldeak nahi badu eta prest badago, erakustaldi bat egingo da jendaurrean.
